Bertsoak eta antzerkia aste honetan San Juan Egoitzan
Ostegunean eta ostiralean izango dira emanaldiak, egoitzan bertan.
Aste honetan bi emanaldiz gozatu ahal izango dute San Egoitzako egoiliarrek eta euren familiek. Batetik, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariek saioa eskainiko dute ostegunean, arratsaldeko bostetan hasita.
Bestetik, berriz, antzerki emanaldia izango dute ostiralean egoitzan bertan. Nagusilan elkartekoek eskainiko dute ikuskizuna eta arratsaldeko bostetan hasiko da hori ere.



