'Besteak zaintzetik, gure burua zaintzera' hitzaldia, ostegunean, 18:30ean
'Emakumea eta osasuna' hitzaldi zikloaren baitan antolatutako azken saioa izango da.
Zergatik zaintzen dugu emakumeok? Desmitifika ditzagun sinismen zaharrak! Emakumeak ez gaude hezita besteak zaintzeko genetikoki programaturik.
Askotan horrela sinistarazi nahi izan badigute ere, emakumeok ez dugu naturalki hobeto zaintzen, baizik eta hobeto zaintzen ikasten dugu, horrela erakusten zaigulako.
Duela hamarkada batzuk, gizartean ere toki bat zegokigula aldarrikatu genuenean, kanpora atera ginen, baina etxean ez zuen inork gure erreleboa hartu. Horrek lanaldi bikotza ekarri zigun, eta orain ondorioei aurre egiten saiatzen ari gara.
Pertsonok, gizon eta emakumeok, eskubidea daukagu gure bizitza familiarra eta profesionala duintasunez bateratzen dituen moduak eskatzeko; horregatik, gaur egungo berdintasun plan, lege eta programa guztiek, bateragarritasun eta erantzukidetasun neurriak bultzatu nahi dituzte.
Jabekuntzaren ildotik, bana dezagun guztion zaintza, eta has gaitezen gure burua zaintzen.



