Bi antzerki emanaldi izango dira asteburuan Zumaian

2010/10/14

Ostiralean Agerre taldearen Doltza antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zineman. Igandean, berriz, haurrentzako antzerkia eskainiko dute.

 

Antzerkia gustuko dutenek aukera ederra dute asteburu honetan Zumaian arte espresio honetaz gozatzeko. Izan ere, bi antzerki emanaldi eskainiko dituzte asteburuan Zumaian. Ostiralean, Agerre antzerki taldearen ‘Doltza’ antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zineman. 22:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrera Turismo Bulegoan edota Aita Mariko leihatilan erosi ahalko dira.

Igandean, berriz, haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko dute. Txalo produkzioak ‘Ali’ antzezlana aurkeztuko du, Aita Mari aretoan hau ere. 12:00etan hasiko da saioa.


'Doltza' antzezlanaren sinopsia:

Komediante eta musikari zoroen talde batek “El Quijote” antzeztu nahi du eta horretarako ikusleen partaidetza edo/eta elkarlana eskatuko du.

 

'Ali' antzezlanaren sinopsia:

Alfonbrak, olio lanparak, oihalak, zetak eta beste hainbat gauza saltzen dituzten merkatari bi Ekialdeko hiri handi bateko merkatura heldu dira. Salgai duten guztia bizkarrean daramate, bidean gameluak saldu behar izan baitituzte. Objektu horietako bat 'alfonbra hegalari bat' da, eta 'Ali'-rena izan zen, Mila Gau eta Bat Gehiago istorioen heroietako bat.