Bi diru-laguntza eskaera egiteko epeak zabaldu dira
Garapen bidean diren herrialdeetaran gauzatzeko proeiktuetarako diru-laguntza egiteko eskaera epeaekainaren 15ean bukatuko da. Senideren bat preso dutenek ere diru-laguntza eskaria egiteko baldintzak argitaratu dira. Diru-laguntza hori urte osoan eskatu dezakete interesdunek.
Argitaratu berri dira bi diru-laguntza eskaera egiteko oinarriak. Alde batetik, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-programak, gizarte-sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitarioak diruz-laguntzeko oinarriak plazaratu dira. Diru-laguntza hori eskatzeko azken eguna ekainaren 15a izango da.
Bestetik, familiako kideren bat –zigortuta edo espetxeratze prebentiboan- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko espetxeren batean dutenek, horiek ikustera joandakoan, izango dituzten gastuetarako egin dezaketen diru-laguntza eskaera egiteko oinarriak ere plazaratu dira. Diru-laguntza hori urte osoan eska daiteke.



