Bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko hautaketa prozesuen barruan, 2. proba egiteko deialdia argitaratu du Udalak

2026/06/10

Ekainaren 16an egin beharko dute euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko proba bi hautaketa prozesuetan aurkeztu direnek.

Zumaiako Udalak bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatzeko prozesua martxan du. Bi hautaketa prozesuetako 1. probak osatuta, 2. probak (euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probak) egiteko deialdiak argitaratu berri ditu Udalak. 

> Bi ofizial igeltsero oposizio lehiaketa librea sistemaren bitartez behin betiko izaeraz kontratatzeko 2. probaren deialdia
> Ofizial iturgin plaza bat oposizio lehiaketa librea sistemaren bitartez behin betiko izaeraz kontratatzeko 2. probaren deialdia