Bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko hautaketa prozesuen barruan, lehenengo probaren deialdia egin du Udalak
Oposizio faseko lehenengo proba egiteko deialdia egin du Udalak bi hautaketa prozesuen barruan. Maiatzaren 28an izango da proba bi kasuetan.
Zumaiako Udalak bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko kontratatzeko hautaketa prozesua martxan du. Oposizio faseko lehenengo proba egiteko deialdia argitaratu du bi kasuetan; maiatzaren 28an izango dute proba bi prozesuetako hautagaiek.



