Bi orduko lan-uztea egingo dute bihar Eusko Treneko langileek

2010/02/22

11:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute greba eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira autobus eta tren zerbitzuetan.

 

Bihar (otsailak 23, asteartea) bi orduko lan-uztea egingo dute Eusko Tren garraio zerbitzuko langileek. Segurtasun neurri gehiago eta enpresa zuzendaritzak abian jarritako politikaren kontra egin asmoz luzatu dute langileek greba deialdia.

Lan-uztea dela eta, 11:00etatik 13:00etara bitartean, gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira autobus eta tren zerbitzuetan. Hala, Zumaia eta Zumarraga arteko autobusen linean, 11:30ean aterako da autobus bat Zumarragatik. Zumaiatik Zumarragara joateko, berriz, 12:00etan eskainiko dute zerbitzua.

Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzuan, aldiz, 11:30ean aterako da autobusa Zumaiatik, eta Donostiatik hona itzultzeko, berriz, 12:40ean eskainiko dute zerbitzua.

Trenaren kasuan, 11:00etan aterako da Bilbotik Donostiarako trena, eta alderantzizko noranzkoan, berriz, 10:47an abiatuko da trena Donostiatik.

Hemen kontsultatu ditzakezu gainerako ordutegiak.