Bi orduz itxita egongo da larunbatean N-634 kostako errepidea
Zarauzko triatloia dela-eta itxiko dute Zumaia eta Zarautz arteko bidea, 15:00retatik 17:00ak arte.
Larunbat honetan, ekainaren 12an, bi orduz itxita egongo da N-634 kostako errepidea. Zarauzko triatloia ospatuko da arratsalde partean eta hori dela eta egongo da itxita Zumaia eta Zarautz arteko bidea. Zehazki, 15:00retatik 17:00ak bitartean egongo da itxita.
Bitarte horretan, Meagatik bideratuko da trafikoa.



