Bi talde osatu dira Tipi Tapa ekimenean

2012/11/07

Atzo egin ziren Tipi Tapa ekimeneko bilera informatiboak, eta, gaur gaurkoz, 15 lagunek eman dute izena. Goizerako(10:00etan hasiko da) 7 laguneko taldea osatu da, eta 8 laguneko arratsalderako (15:00etatik aurrera). Bi talde haoriek gidatzeko 6 laguneko boluntario taldea oasatu da. Ekimen horren bidez, 64 urtetik gora dituzten zumaiarrak astean behin bada ere herri inguruan paseatzera animatu nahi dituzte. Nahiz eta ekimena astero egin, tarteka bakarrik azaltzeko modua edo nahi duten herritarrentzat ere irekia. Ekimena datorren astean hasiko bada abian ere, izena emateko aukera irekita izango da.