Bi zinegotzi lanaldi erdian liberatuko dira
Maitane Agirre eta Azis Alberdi izango dira bi zinegotzi liberatuak.
Abenduaren 22an eginiko plenoan onartu bezala, Bildu alderdiko bi zinegotzi liberatuko dira Udalaren eguneroko martxa aurrera eramateko. Bi zinegotziak lanaldi erdian egingo dute lan, eta 10. maila izango dute. Guztira, bakoitzak urtean jasoko duen soldata brutoa 13.817,44 eurokoa izango da.



