Bidasoa kaleko espaloiak zuzendu eta kalea asfaltatu egingo du Udalak

2009/05/22

Lan hauen baitan, Baltasar Etxabe, Juan Belmonte, eta Ortega y Gasset kaleak ere asfaltatu egingo ditu. Datorren astelehenean, maiatzak 25, hasiko dira eraberritze lanak eta horiek aurrera eramateko aldaketak izango dira trafikoan.

 

Bidasoa kaleko espaloiak zuzendu eta berriro asfaltatu egingo ditu Udalak. Horrekin batera, berritu egingo da ur-hornidurako hoditeria Bidasoa kalean. Lan horien baitan, Baltasar Etxabe, Juan Belmonte (bosgarren atari zenbakitik Itzurun Zuhaitz bideko bidegurutzeraino), eta Ortega y Gasset kaleak ere asfaltatu egingo ditu Udalak.

Aldaketak trafikoan

Datorren astelehenean, maiatzak 25, hasiko dira auzoa eraberritzeko lanak eta horiek aurrera eramateko aldaketak izango dira trafikoan. Larretxo, Itzurun eta Hondar-gain auzoetara joateko, Bidasoa kaletik pasa beharrean, Amaiako plazatik igaro beharko da astelehenetik aurrera. Behin lanak amaitzen dituztenean, lehen bezala jarraituko du trafikoaren noranzkoak.

Udalak aurrera eramandako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan ere aipatu zen Bidasoa kaleko espaloiak berritzearen beharra. Udalak orain abiatuko ditu lan horiek.