Bihar, 15:00etan bilduko da Berdintasun Foroa

2014/07/08

Bihar, uztailak 9, 15:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Besteak beste, Bigarren Berdintasun Plana osatzeko eginiko prozesuaz hitz egingo dute, eta osatuta den zirriborroari ekarpenak egiteko aukera ere izango da oraindik. Foroa irekia da, eta gaiaren gainean jakinmina edo ardura duen edonork har dezake parte.