Bihar, 17:00etatik aurrera Zakila Bira
Bihar, urriak 6, aurtengo Zakila Bira proba jokatuko da. Nahi duenak oraindik ere eman dezake izena.
Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere Zakila Bira proba izango da Zumaian. Bihar, urriak 6, arratsaldeko 17:00etatik aurrera lasterkariek hartuko dituzte Zumaia eta inguruak. Aurten, gainera, berrikuntza nagusi bat izango du lasterketak. Lasterkariez gain, patinatzaileak ere izango dute Zakila Biran parte hartzeko aukera. Donostiaroller elkarteko kideak etorriko dira erakustaldia egitera, hain zuzen.
Aurtengo lasterketan hiru izango dira omenduak: Jose Mari Alkorta, Juan Mari Larrañaga eta Club Atletico Zumaia.
Izena eman ez baina parte hartu nahi dutenek, oraindik aukera dute helbide honetan. Dagoeneko 577 lagunek eman dute izena!



