Bihar 18:00etan Berdintasun Foroa bildukoa da

2012/09/11

Bihar, irailak 12, 18:00etan Alondegian egingo duen bilera irekiarekin emango dio hasiera Berdintasun Foroak ikasturteari. Foroa irekia da, eta gai horren inguruan lan egin nahi duen orori irekiak izaten dira bilerak. Foro honen funtzioak, besteak beste, honakoak dira: - Berdintasun planerako proposamenak egin, eta planaren jarraipena eta kontrola egitea. - Zerbitzuari aholkularitza eman eta proposamenak egitea. - Berdintasun planaren ezarpenaren jarraipenean parte hartzea. - Iritziak eman eta analisirako gaitasuna lantzea.