Bihar, 18:00etatik aurrera N-634 errepidea itxita izango da

2014/02/04

Bihar, otsailak 5, 18:00etatik aurrera Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea itxita izango da. Biharko alerta naranja dago ezarrita eta marea bizirik ez bada espero ere, itsasoan 6-7 metro arteko olatuak aurreikusten dira. Hori dela eta, 18:00etatik marea jaitsi eta arriskua desagertu bitartean (20:00tan izango da marea altuenean) ezingo da kostako bidean ibili. Gaurko, haizeteagatik alerta laranja dago ezarrita, eta itsasoko olatuengatik alerta horia ezarri dute 12:00etatik 00:00ak bitartean. Beraz, itsasaldean eta haizeteguneetan tentuz eta arduraz jokatzeko eskatzen die herritarrei Udalak.