Bihar, 19:00etan, fracking-aren inguruko hitzaldia izango da
Bihar, uztailak 4, fracking-aren aurkako plataforma Zumaian izango da egiten ari diren bizikleta martxaren baitan. Hitzaldia ere eskainiko dute 19:00etan Algorri interpretazio zentroan.
Bihar, uztailak 4, fracking-aren aurkako plataforma egiten ari den bizikleta martxa iritsiko da herrira. 18:00ak aldera iritsiko dira, eta herrian buelta bat eman ostean, 19:00etan Algorri interpretazio zentroan hitzaldia eskainiko du Mikel Otero plataformako kideak.
Zumaia fracking-ik gabeko udalerria
Maiatzaren 29ko udal plenoan, fracking-aren inguruko mozio bat onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Hala, Zumaia fracking-ik gabeko udalerri izendatuta gelditu zen, eta fracking-aren debekua eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa abiarazi zuen Udalak udaletxean eta Alondegian.
Hasiera batean uztailaren 14an bukatzen bazen ere sinadura bilketa, plataformako kideek adierazi dutenez luzatu egin diete sinadurak aurkezteko epea, eta irailaren 14a bitartean izango da sinatzeko aukera.



