Bihar, 19:00etan, ohiko plenoa egingo da
Ogasun, hirigintza eta gizarte zerbitzuetako gai ezberdinak eta zenbait mozio izango dira eztabaidai gai biharko plenoan.
1. Ogasuna
1.1. San Juan egoitzaren 2014ko 1. kreditu aldaketaren berri ematea.
1.2. 2014ko aurrekontuan indarrean ez dauden udal kontratuak direla eta jasotzen diren fakturengatik bigarren erreparo orriaren eta alkatearen erantzunaren berri ematea.
1.3. Irizpenak:
1.1.3. 2015eko aurrekontu orokorrari ezarritako helegitearen erantzunaren berri ematea eta aurrekontuak behin betiko izaeraz onartzea, bidezko bada.
1.1.4. Zumaia Lantzenen likidazio prozesuaren aurrean zein aukera dauden Udalak beregain zorra hartzeko erabakia onartzea, bidezko bada.
2. Hirigintza
2.1. Zumaiako 18 HA- J.M. Kortako A7 partzelaren inguruko aldaketa xehekatuaren plan bereziari behin betiko onespena ematea, bidezko bada.
3. Gizarte zerbitzuak
3.1. GFaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea bidezko bada: Mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
4. Proposamenak:
4.1. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa:
4.1.1. Auzitegi Nazionalaren agindupean eginiko azkenengo atxiloketari buruzkoa,
4.1.2. Zumaiako bake epaitegiak aurkezturikoa: Erregistro zibilaren kudeaketa merkataritza erregistratzaileen esku uztea (pribatizazioa)
4.1.3. EH Bildu udal taldeak aurkezturikoa: Hassana Aalia asiloa ematearen aldeko adierazpena
5. Eskari – galderak.



