Bihar, 19:00etan, ohiko plenoa egingo da

2015/04/29

Agintaldi honetako azken ohiko plenoa izango da. Besteak beste, San Juan egoitzaren inguruko hitzarmena, frontoiaren proiektua eta Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunerako (maiatzak 17) erakunde-adierazpena izango dira hizketagai.

1. Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada:

(85. Zbkia - 2014.09.25;

86. Zbkia – 2014.10.30

87. Zbkia – 2014.11.27

88. Zbkia -  2014.12.19

89. Zbkia  - 2015.01.29

90. Zbkia  - 2015.02.26)


2. Idazkaritza-udal errolda

2.1. Proposamena

Zumaiako udal erroldaren lagapenari buruz, Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, bidezko bada.


3.  Ogasuna

3.1. Irizpena:

2015eko lehenengo kreditu aldaketa bertan behera uztearen erabakia onartzea bidezko bada.

3.2. Kontu eman:

3.2.1. Kirol Patronatuaren 2014ko aurrekontuaren 3. kreditu aldaketa.

3.2.2. San Juan egoitzaren 2014ko aurrekontuaren 2. kreditu aldaketa.

3.2.3.-  Zumaiako Udalaren 2015eko 2. kreditu aldaketa: gerakinaren aurreinkorporazioa lksko fakturak 2015eko aurrekontuan ordaintzeko.

3.3. 2015eko  otsaileko ordainketei aurre egiteko, indarrean ez dauden zerbitzu kontratuei erreparo orriaren eta alkatearen  erantzunaren berri ematea. 

3.4. Irizpena:

Udal - inbentarioaren onarpena ematea bidezko bada.

 

4. Hirigintza, obra eta zerbitzuak

4.1. Irizpenak:

4.1.1. Zumaiako Puntanuetako frontoi luzearen gauzatze proiektuaren bigarren aldaketa onartzea, bidezko bada.

4.1.2. “Giltzagune” proiektua burutzeko Zumaiako Udala eta GFAren arteko lankidetza hitzarmena onartzea bidezko bada.

 

5. Pertsonala

5.1. Irizpenak:

5.1.1. Udaleko ludotekako hezitzaile lanpostua betetzen duen Sandra Perez Manterola anderearen bateragarritasun eskaera onartzea,  bidezko bada.

5.1.2. Zumaiako Udaleko 2015eko plantila eta langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada.

 

6. San Juan egoitza

San Juan egoitzaren inguruko hitzarmenaren aldaketa onartzea,  bidezko bada

 

7. Proposamena

7.1. Udala osatzen duten taldeak aurkezturikoa:

Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunerako  (maiatzak 17) erakunde-adierazpena.

 

 

8. Eskari – galderak