19:00etan, ohiko plenoa izango da

2014/01/29

Besteak beste, 2014 urteko aurrekontuak izango dira hizketa gai biharko plenoan.

1. Ogasuna

1.1.  Proposamena:

2014 ekitaldirako aurrekontuak onartzea, bidezko bada

1.2. Kirol patronatuaren 4. kreditu aldaketa jakinaraztea.-

 

2. Hirigintza

2.1. Irizpena:

07.HA. Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelatan 6 boe esleipena gauzatzeko oinarri arautzaileak  onartzea, bidezko bada. 

 

3. Ingurumena

3.1. Irizpena:

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

 

4. Proposamenak

4.1. EH-Bildu udal taldeak aurkezturikoa:

Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsari buruzkoa

 

4.2. EAJ-PNV udal taldeak aurkezturikoa

Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legearen aldarazpenari buruzkoa.

 

 

5. Eskari – galderak