Bihar, abenduak 6, Udaleko Erregistro Orokorra eta Gizarte Zerbitzuak irekita izango dira

2011/12/05

Bihar, abenduak 6, Zumaiako Udaleko Erregistro Orokorra eta Gizarte Zerbitzuak irekita izango dira. Udalak, urriaren 25ean egin zuen bezala, aukera eman die langileei egun horretan lanera joan edo ez. Horren ondorioz, bihar Udalaren bi zerbitzu horiek lanean ariko dira.