Bihar, abuztuak 15, kaleko pintura lehiaketa izango da Zumaian
Bihar, abuztuak 15, kaleko pintura lehiaketa egingo da Zumaian. 9:00etatik 11:00etara bitartean Oxford erakusketa aretoan euskarriak zigilatzeko aukera izango da. Lanak, berrizm 13:00etatik 14:00ak bitartean entregatu beharko dira leku berean.
Oinarriak
Lehiaketa 2013ko abuztuaren 15ean egingo da.
Nahi duten guztiek har dezakete parte.
Lana, kalean eta Zumaiaren lur eremuaren barne egin beharko da.
Teknika eta gaia parte hartzaileen aukeran gelditzen dira.
Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.
Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
Parte-hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15 € ordaindu beharko dute.
Bazkaria 14:30ean izango da.
Sari banaketa arratsaldeko 18:00etan izango da, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Sariak honako hauek izango dira:
1go saria - 800 €
2. saria - 500 €
Saritu gabeko lehen zumaiar klasifikatuarentzat 300 €
16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako opari bat emango zaie irabazleei:
Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari
Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.
*Sariak ezin izango zazkio eman egile berari bi urtez jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.
Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira.
Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da. Lekua eta datak 15ean bertan adieraziko dira. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketaako.
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.



