Iritsi dira sanpedroak
18:00etan izango da txupinazoa, eta minutu gutxira danbor soinuek hartuko dute Zumaia. Aurten, herri guztia danborrak astinduz pasatu ostean, Eusebio Gurrutxaga plazan bukatuko dute ibilbidea. Hortik aurrera, asteburu osoan ekintza ugari izango dira festaz gozatzeko.
Ekainak 28, ostirala
18:00etan Txupinazoa.
Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.
18:00etan Odieta pilotalekuan eskupilota txapelketaren azken partiduak
18:30ean JAINEKIN txarangaren doinuak
18:45ean Sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik.
Iluntzean dultzaineroen saioak.
20:00etan udaletxean, herriko bandera jasotzea.
Aurten danborradako lagunek omenduko duten taldea: Lourdesko Peregrinazioko Zumaiako taldea.
22:30ean Amaiako plazan rock kontzertua: ISEKAren diskoaren aurkezpena. Taldeak: ISEKA + ADVERSIONES
Ordu berean kiroldegian, Boxeo Gaua
23:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan berbena OBANEUKE taldearekin.
Ekainak 29, larunbata
9:00etan Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
11:30ean Prozesioa.
Ondoren Meza Nagusia.
12:00etan FALCONS DE VILLAFRANCA taldearen kalejira Erribera kalean eta ikuskizuna Odieta pilotalekuan
Ordu berean Tolosako dultzaineroen kalejirak.
13:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, Udal Musika Bandaren kontzertua.
17:00etan Aita Marin POXPOLO ETA KONPAINIAren ikuskizuna.
17:30ean FALCONS DE VILAFRANCA taldearen beste saio bat Eusebio Gurrutxaga plazan.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan HERRI-KIROLAK.
Iluntzean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.
19:00etan Aita Marin POXPOLO ETA KONPAiNIAren ikuskizuna.
Ordu berean Kofradian hasita, trikitixa doinuak.
22:30ean Kofradian gaztetxoen diskoteka Ilia DJarekin.
Jarraian Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.
Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin.
Ekainak 30, igandea
11:00 – 13:30 eta 16:30-19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, PUZGARRIAK eta parke berezia haurrentzat.
11:30-13:30 eta 16:30-19:00 Erribera kalean, TXU-TXU Trenaren ibilbidea.
12:00etan Gernika parkean, Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain txakur kanporaketa.
19:30ean Torreberrin, haurrentzat ikuskizuna eta akrobazia tailerra.
20:00etan “MARIACHI FEMENIL ESENCIA DE JALISCO” Mariatxien kalejira.
22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: “MARIACHI FEMENIL ESENCIA DE JALISCO”



