Bihar (asteazkena) eztabaidatuko dira San Jose komentuaren inguruko proposamenak
Mahai-ingurua 18:00etan hasiko da Aita Mari zineman. Herritarrek aurkeztu diren zazpi proiektuen inguruan galderak eta iritziak plazaratzeko aukera izango dute.
Bihar (uztailak 15, asteazkena) eztabaidatuko dira San Jose komentuaren inguruko proposamenak. 18:00etan hasita, mahai ingurua egingo da Aita Mari zineman eta herritarrek aurkeztu diren zazpi proiektuen inguruan galderak eta iritziak plazaratzeko aukera izango dute.
Proposamen guztiak webgunean
Lekaimeek San Jose komentua Udalari eskaini ostean, eraikinaren erabilpenaren inguruan herritarrek dituzten iritziak jasotzeko egitasmoa abian jarri zuen Udalak. Biharko mahai-inguruan proiektu guztiak aurkeztuko badira ere, Udalaren webgune honetan ere kontsultatu daitezke proposamen guztiak, hemen.



