Bihar (asteazkena) hasiko da gabonetako ipuin-kontaketa zikloa Haur Liburutegian
5 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago zikloa eta denera, hiru saio eskainiko dituzte
Bihar (abenduak 16, asteazkena) hasiko da gabonetako ipuin-kontaketen zikloa Zumaiako Haur Liburutegian. Ekitaldia, 5 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago eta denera, hiru saio eskainiko dituzte.
Biharkoan, Kontukaitoren txanda izango da eta ‘Gabonetan eguberriak ospatzen’ ipuina kontatuko dute. Bigarren saioa abenduaren 23an izango da eta ‘Mamuak eta auzokideak’ ipuina eskainiko du Zurrumurru taldeak. Azkenik, abenduaren 30ean Apika taldeak kontatuko du ‘Album familiarra’ izeneko ipuina.
Ipuin-kontaketa guztiak Haur Liburutegian izango dira (Foronda), eta 17:30ean hasiko dira.



