Bihar, atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia izango da
19:00etatik aurrera Alondegian izango da Imanol Azpiroz atez ateko sistemaren inguruko hitzaldia ematen.
Zumaiako Udalak hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezartzeko lehen pausoak ematen ari da. Hala, martxoaren 22an atez atekoaren aldeko mozioa onartu ostean, herritarrak informatzeko lehen bilera informatiboak antolatuta ditu, dagoeneko. Bilera horiei hasiera emateko Imanol Azpiroz Sanmarko mankomunitateko lehendakari ohia izango da hizlari, bihar 19:00etatik aurrera Alondegian.
Azpirozek 'zer da atez ateko sistema?' galderari erantzungo dio. Hitzaldi honekin, eta datorren astetik aurrera gune ezberdinetan egingo diren bilerekin herritarrak ongi informatu nahi dira sistemaren inguruan Udalak. Bilera horiek informatiboak izango dira, eta herritarrek beren galdera eta proposamenak plazaratzeko aukera ere izango dute.
Herritarrekin bilerak:
Apirilak 11: bilera herrigunekoekin.
Aprilak 18: Bilera poligonoan bizi direnekin.
Apirilak 25: Bilera gazteleraz.
Maiatzak 2: Bilera Oikia (elkartean).
Maiatzak 3: Bilera Narrondon (Gure Ametsa elkartean).
Maiatzak 9: Bilera landa eremuan bizi direnekin.
Maiatzak 16: Bilera ostalari eta merkatariekin.
Bilera guztiak 19:00etan izango dira, Alondegian, Narrondokoa eta Oikiakoa izan ezin. Oikiakoa elkartean izango da, eta Narrondokoa Gure Ametsa elkartean izango da. Bilerak euskaraz izango dira, apirilaren 25ekoa izan ezik, hori gazteleraz izango da. Edozein duda, galdera edo proposamen baduzu pasatu udaletxetik, deitu 943 86 50 25 telefonora edo idatzi kexak-iradokizunak@zumaiakoudala.net helbidera. Parte-hartze prozesuaren inguruko informazioa helbide honetan jasoko da.



