Bihar, auzokonposta ikastaroa
Bihar 19:00etatik aurrera, Alondegiko Moila aretoan (1. solairuan) beste auzokonposta ikastaro bat egingo da. Dagoeneko 6 gune dira abian jarritakoak Zumaian eta, dagoeneko 100dik gora familiak kudeatzen dituzte beren hondakin organikoak modu horretan. Aurreko larunbatean jarri zen Ardantzabideko konpostagunea martxan.



