Bihar, azaroak 30, hartu parte euskararen aldeko kalejiran
Ez da asko falta Euskaraen Nazioarteko Egunerako, eta dagoeneko hasi dira ekintzak zumaian. Gaur, 22:00etatik aurrera 'Hamlet' euskaraz ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan. Bihar, berriz, azken urteotako Saltaka ekimenaren ordez, euskararen aldeko kalejira egingo da. 18:00etatik aurrera, euskararen aldeko kalejira izango da, joaldunekin eta trikitilarien laguntzarekin. Victoriano Arraten hasi eta Beheko plazaraino zeharkatuko du herria. Ondoren, ekitalditxo bat izango da, herriko taldeekin: bertsoak, dantza, kantuak... eta amaitzeko mokadutxoa ere izango da. Gaueko 22:30etatik aurrera erromeria izango da Torreberri gaztetxean. Igandean, berriz, 16:30ean euskarazko zinema izango da ikusgai haurrentzat: 'Zarafa'.



