Bihar, biotopoa kudeatzeko plana azalduko dute
Algorri Interpretazio Zentroan izango da saioa, 19:00etatik aurrera, eta Udalak herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen die.
Deba eta Zumaia arteko itsasertza Biotopo Babestua izendatu zuten, otsailaren 10eko 34/2009 Dekretuaren bitartez.
Biotopo babestuaren kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokiola dio aipatutako Dekretuak. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Inguruaren Garapeneko sailak Biotopoa kudeatzeko Plana eratu du.
Plan horrek otsailaren 10eko 33/2009 Dekretuan onartutako Natura Baliabideak Antolatzeko Planak jasotzen dituen helburu orokorrei erantzungo die.
Hau da, Kudeaketa Plan horrek biotopoaren erabilera kudeatu eta arautuko du:
- Erabilera publikoa: kirol-, olgeta-jarduerak; ibilgailu motordunak, …
- Ehiza
- Geologia-baliabideak
- …
Informazio gehiago izateko, etor zaitez Zumaiako Udalak antolatu duen saiora. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek eta Biotopoaren zuzendari zientifikoak aipatutako plana azalduko dute.



