Bihar egingo den Herri Lasterketa dela-eta hainbat gomendio
Zumaiako Udalak hainbat aholku eman nahi dizkie herritarrei eta bertara etorriko direnei.
Bihar, otsailak 26, izango da Zumaiako Herri Lasterketa. Proba hori dela-eta trafikoan-eta zenbait aldaketa izango dira. Ondorioz, Zumaiako Udalak bihar Zumaian izango direnei aholku edo gomendio batzuk eman nahi dizkiete.
Trafikoa
Bihar, arratsaldean Zumaiara kotxean etorriko direnei trenaren estazioaren inguruan aparkatzeko eskatzen zaie. Izan ere, lasterketa herriaren erdian izango da, eta oztopoak sor daitezke kotxeak erdigunera sartzen hasten badira.
Arratsaldeko 16:30etatik 18:00ak bitartean Zumaiatik pasatzen diren autobusen geldialdiak ere estazioan soilik izango dira. Hau da, arratsaldean autobusek egingo dituzten geldialdiak estazioan egingo dira, eta ez da Zumaiako erdigunetik pasatuko.
Ibilbidea
Zumaiako Udalak lasterketan parte hartuko dutenei, gogorarazi nahi die, aurten Pantxita Etxezarreta Ibilbidean hasiko dela lasterketa. Beraz, ibilbideak hainbat aldaketa izango ditu.
Dortsalak
Oraindik izena eman ez dutenak oraindik garaiz dabiltza, azken unera arte apuntatzeko aukera izango baita. Gaur, oraindik www.kirolprobak.com webgunean izena eman daiteke. Bihar, berriz, dortsalak banatzeko Itsas Kiroldegian jarriko den postuan izango da horretarako aukera.
Postuaren ordutegia:
Goizean: 09:00etatik 13:00etara
Arratsaldean: 14:30etatik 16:15etara
Haurtzaindegi zerbitzua
Aurten, lehen aldiz, Zumaiako Udalaren Berdintasun eta Kirol Sailak haurtzaindegi zerbitzua antolatu dute. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiz, emakumeen parte hartzea bultzatu nahi dute proba honetan.
Emakumeen I. Argazki Topaketa
Topaketa horren helburua, Zumaiako Herri Lasterketan zein beste probetan emakumeen parte hartzea bultzatu eta indartzea da. Horretarako bertaratzen diren emakume guztiekin argazki erraldoi bat atera nahi da. Hori horrela, proban parte hartu behar duten emakume guztiei dei egiten zaie argazki topaketan parte hartzeko.
I. Argazki Topaketa
Eguna: Otsailak 26, larunbata
Ordua: 16:45 (lasterketa hasi baino ordu laurden lehenago).
Tokia: Gaztetxolan (Turismo bulegoaren ondoan. Bertan haurtzaindegi zerbitzua jarriko da)
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.



