Bihar, ekainak 14, Pello Añorga Zumaian

2011/06/13

17:30etatik aurrera ikusi eta entzun ahal izango dute haurrek.

 

Bihar, ekainak 14, 17:30ean, Pello Añorga ipuin kontalaria izango da Kontu zaharrak eta berriak ipuin kontaketa egiten Zumaian. 6 urtetik gorako haurrei zuzendua izango da ikuskizuna. Alondegiko haur liburutegian izango da Añorga ikusi eta entzuteko aukera.