Bihar, ekainak 27, 19:00etan plenoa izango da
Hirigintza eta pertsonaleko zenbait gai aztertzeaz gain, 2012ko udalaren, san Juan egoitzaren eta kirol eta musika patronatuaren 2012ko aurrekontuen itxieraren berri emango dute.
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (66. zbkia - 2013.05.29)
2. Ogasuna
2.1. 2012ko Zumaiako Udaleko eta 2012ko San Juan egoitzako kreditu aldaketen jakinarazpena
2.2 Zumaia udaleko 2012ko aurrekontuaren itxiera jakinaraztea,
2.3. San juan egoitzako 2012ko aurrekontuaren itxiera jakinaraztea,
2.4. Musika patronatuko 2012ko aurrekontuaren itxiera jakinaraztea,
2.5. Kirol patronatuko 2012ko aurrekontuaren itxiera jakinaraztea,
2.6.
2.6.1. Hirigintzako baimena ordaintzetik salbuetsita egotea: “kontserba pabiloiaren eraikina birgaitzeko” proiektua Zumaia BHI ikastetxean onartzea, bidezko bada.
2.6.2. Ordenantza fiskaletan %95eko hobaria barneratzeria buruzkoa: “Kontserba pabiloiaren eraikina birgaitzeko" proiektua Zumaia BHI ikastetxean onartzea, bidezko bada.
3. Hirigintza
3.1. Zumaiako 11 HA-Axular ibiltokiko 11.2 Ortiz guneari dagokion hiri antolaketarako plan berezia behin betiko onartzea, bidezko bada.
3.2. Hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren lehen aldaketari behin betiko izaeraz onartzea, bidezko bada.
4. Pertsonala:
2013. Urteko langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartzea, bidezko bada.
5. Eskari – galderak



