Bihar, 'Emakumea, osasuna eta bizi-kalitatea' hitzaldi tailerra izango da

2013/05/27

Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren harira antolatu du Berdintasun sailak hitzaldi-tailerra. 18:30etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan izango da, doan.

Bihar, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatuko da, eta egun horren harira Zumaiako Udalaren Berdintasun zerbitzuak hitzaldi tailer bat antolatu du. Hitzaldi tailerraren gidaria, Irati Arrillaga psikologoa izango da, eta ordu eta erdi inguruan emakumeen osasuna genero ikuspegitik aztertu, eta horrek guztiak nola eragiten duen bizi kalitatean azalduko du. 18:30etatik aurrera Oxford aretoan izango da, doan.