Bihar hautes-mahaietako zozketa, eta etzi ohiko plenoa izango dira

2011/10/25

Bihar, urriak 26 (asteazkena), 9:00etan azaroaren 20ko hautes-mahaietarako zozketa egingo da. Etzi, berriz, ohiko plenoa egingo da 19:00etatik aurrera.

 

Bihar, asteazkena, goizeko 9:00etan azaroaren 20rako hautes-mahaietako zozketa egingo da. Etzi, berriz, ohiko plenoa egingo da 19:00etan hasita, eta honako gaiak aztertuko dituzte:

 

1- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada (2011-09-29)

2- Ogasuna

2.1. 2012. ekitaldirako ordenanrza fiskalak onartzea, bidezko bada. 

2.2. 2012rakotaxi zerbitzuaren prezioak onartzea, bidezko bada.   

3- Ingurumema

3.1. Bizikletak eta trizikloak alokatzeko zerbitzua Mugi eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzen araudia onartzea, bidezko bada. 

4- Hirigintza

4.1. 07 HA-Ardantzabideko 7.1  eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta  02 HJU-Puntanuetan estalitako frontoia eraikitzeko espedientea ezerezean geratzea, bidezko bada. 

5- Gizarte zerbitzuak 

5.1.-     Gipuzkoako heziketa konpentsatorioko eta prestakuntza okupazionaleko kontsortzioaren eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena onartzea, bidezko bada.

6- Eskari eta galderak.