Bihar goizean, uztailaren 12an, txalupa zerbitzua etenda egongo da

2019/07/11
Txomin Agirreko pantalanera iristeko eskaileretan egingo diren konponketek sortuko dute udako txalupa zerbitzuan etenaldia. Arratsalderako martxan egongo da zerbitzua.

Santiago hondartzako zerbitzua 14:30erako martxan egongo da, bihar bertan (uztailak 12). Kirol portuko Sarauneko moilarako zerbitzua, berriz, 15:30ean hasiko da.

Geoparkeko txalupa bidezko bisitak Sarauneko pantalanetik (kirol portutik) aterako dira.