Bihar, gurasoen bilera Ludotekan

2012/10/02

Zumaiako Ludoteka prest da ikasturte berriari ekiteko. Hala, bihar, urriak 3, gurasoekin bilerak egingo dira: 19:00etan, euskaraz izango da bilera, eta 19:30etan gazteleraz. Ludoteka bere ohiko ordutegian (17:00etatik 19:30etara) ostegunetik aurrera izango da.