Bihar, gurasoentzat Interneti buruzko zalantzak argitzeko hitzaldia

2011/02/07

'Sare sozialak: aukerak eta arriskuak' izenburupean hitzaldia 18:00etan izango da Forondan, euskaraz.

Iratxe Esnaola informatika ingeniariak, bihar, otsailak 8, hitzaldia emango du Zumaiako Institutuak eta Udaleko Euskara Zerbitzuek antolatuta. Hitzaldiaren izenburua, sare sozialak: aukerak eta arriskuak da, eta haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hitzaldian, gurasoek Internetek dituen arrisku eta aukerez hitz egiteaz gain, dituzten zalantzak argitzeko aukera ere izango dute. Hitzaldia, euskaraz izango da. Otsailaren 9an, asteazkena, hitzaldi berdina gazteleraz izango.

 

Ikastaroa

Zumaiako Institutuak antolatuta, Internet: oinarrizko erabilpena izenburupean otsailak 14tik 28ra informatika ikastaroa izango da. Astelehen eta ostegunetan, 17:30tatik 19:30tara izango dira klaseak Zumaiako Institutuan. Irakaslea, Xabier Arregi informatika irakaslea izango da. Ikastaroan izena emateko honako telefonora deitu behar da: 943 86 08 09 edo 943 86 23 20.