Bihar hasiko da udako denboraldia
Bihartik aurrera hasiko da udako denboraldia, eta hondartzetako sorosle zerbitzu eta kantinak abian jartzeaz gain, Txomin Agirretik Santiago hondartzarako txalupa zerbitzua ere abian jarriko da. Astelehenetik igandera bitartean 11:00etatik 20:00etara bitartean izango da abian. Bidaien prezioa honakoa izango da: Bidaia bat: 1,10 €, joan-etorria: 1,60 € eta 10 bidaiarako txartela: 6,50 €. Turismo bulegoak ere bihartik aurrera ordutegia aldatuko du. Hala 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da irekita.



