Bihar hasiko dira padel pistak estaltzeko lanak

2019/02/18

Lanek astebete inguru iraungo dute, beraz, datorren astean estalita izango ditugu 2 padel pistak. Lanak hasten direnetik eta bukatu bitartean, skate parkea eta alboko espaloia itxita egongo dira eta oinezkoek ezingo dute pasa.

Zumaiarrek padel pistak urte sasoi guztietan arazorik gabe erabili ahal izateko, bihar hasiko dira bi padel pistak estaltzeko lanak. Lan horiek astebete inguru irautea aurreikusten da, beraz, datorren asterako 2 padel pista estali izango ditugu Zumaian.

Lanak hasten direnetik eta bukatu bitartean, skate parkea eta alboko espaloia itxita egongo dira. Skate parkean, padel pistak estaltzeko material pilatuko denez, ezingo da hau erabili eta espaloia, berriz, segurtasun arrazoiak medio itxiko da. Oinezkoek, beraz, ezingo dute padel pisten albotik pasa eta inguratu egin beharko dituzte.

Obra Aracarpas etxeak egingo du eta obraren zuzendaritza Norfer injinerutzaren esku egongo da. Estalkiaren proiektuak 3.305,80 euroko kostua izan du, obrak 39.759 eurokoa eta zuzendaritzak 1.322,31eurokoa, guztiak BEZ kanpo.