Bihar hasiko dira santelmotako danborradarako entseguak

2012/03/01

Ostiraletan, 22:15etatik aurrera, eta larunbatetan 11:15etatik aurrera izango dira entseguak.

 

Bihar, martxoak 2, izango da santelmotako danborradarako lehen entsegua. 18 urtetik gorakoek irten dezakete danborradan, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 9a arte dute izen emateko aukera, entseguetan bertan.

Ostiral iluntzetan, 22:15etatik aurrera, eta larunbat goizetan 11:15etatik aurrera izango dira entseguak komentuko kaperan.

Zumaiako Udalak herritarrei dei egiten die danborradan parte hartuz, festetan ere parte hartzera.