Bihar, hilak 22, aurkeztuko da Flysch Trail Mendi lasterketa
Algorri Interpretazio zentroan egingo da aurkezpena 12:30etatik aurrera.
Bihar, ekainak 22, asteazkena, aurtengo Flysch Trail Mendi Lasterketaren aurkezpena egingo da 12:30ean, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan.
Mendi lasterketan omenduak izango diren Pako Iriondo, Josune Bereziartu eta Ricar Otegi izango dira, besteak beste, aurkezpenean. Lasterketa horretan parte hartuko duten zenbait lasterkari ere izango dira: Oihana Kortazar (Europako Skayrace-ko Europako Txapelduna eta Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazlea), Aitor Osa (Kosta Trail lasterketako garailea, eta Zegama-Aizkorri mendi maratoian 4. sailkatua) eta Pedro Etxeberria ( Canicross-eko Espainiako Txapelduna) zumaiarra.
Zumaiako Alkate den Iñaki Agirrezabala, Turismo Zinegotzia den Arritxu Gonzalez eta Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileen bozelamailea, Bosco Garitano, ere bertan izango dira.
Aukezpenean, aurtengo lasterketaren berrikuntzak eta xehetasunak emango dira.



