Bihar, hilak 23, ohiko plenoa izango da
19:00etan hasita, besteak beste, 1937an Zumaia utzi behar izan zutenen oroimenezko adierazpenaz hitz egingo dute.
1. Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada: (2011.12.02; 2011.12.22)
2. Gizarte Zerbitzuak.
2.1. 2012. urterako garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak, gizarte-sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitariokoak diruz laguntzeko proposamena onartzea, bidezko bada.
3. Proposamenak.
3.1. Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutakoa: sektore publikoaren erreformari dagokiona
3.2. Zumaiako EAJ-PNV taldeak aurkeztutakoa: sektore publikoaren erreformari dagokion proposamen alternatiboa.
3.3. Zumaiako Udalaren izenean aurkeztutakoa: 1937an Zumaia utzi behar izan zutenen aldeko adierazpena.
4. Eskari – galderak.



