Bihar, hilak 29, ohiko plenoa izango da
Udalbatzarra 19:00etan bilduko da, eta aurreko plenoko aktaren onarpena eta galdera eskariez gain, beste lau puntu bozkatuko dituzte.
1. Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada.
2. Hirigintza.
2.1. Zumaiako 17 HA artadiko 17/3 EUko 4e partzelari eta 17/2 euko 1.1 eta 1.2 partzelei dagokion antolaketa xehekatuaren aldaketa puntualerako plan berezia behin betiko onartzea.
3. Pertsonala.
3.1. Langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa, onartzea, bidezko bada.
4. Euskara.
UEMA-ko ordezkariak izendatzea.
5. Proposamena.
Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutakoa: ‘Txirrindularitzari bai!, inposaketari ez!’
6. Eskari – galderak.



