Bihar, hilak 3, ez ohiko plenoa izango da
Puntu bakarra izango da aztergai; EAJ, PSE-EE eta Pilar Etxabek aurkeztutako Udal webgunearen inguruko mozioa.
Aurreko ostegunean egin zen plenoan eskatu bezala, Udal webgunearen inguruan EAJ, PSE-EE eta Pilar Etxabek aurkeztutako mozioa ez ohiko plenoan aztertuko da. Puntu bakarra izango da, bihar 09:00etan egingo den plenoan.
Aztertuko den gaia:
1. Udal web orriari buruzko eskaera, EAJ-PNV, alderdi sozialistako Udal taldekideak eta Pilar Etxabe zinegotziak aurkezturiko proposamena



