Bihar, hilak 30, hasiko da Musika Jaialdia

2014/07/29

Melodia, erritmo eta nota ezberdinak izango dira protagonista bihartik aurrera Zumaian. Bihar, uztailak 30, 20:00etan Angel Unzuren kitarra kontzertuarekin emango zaio hasiera jaialdiari. Aurten 30 urte beteko ditu jaialdiak, eta aurkezpenean, sorreratik Musika Jaialdiaren inguruan lanean aritu dituenak izan zituen aurkezpenean.

Bihar hasi eta abuztuaren 10a bitartean, musika izango da nagusi Zumaian. Estilo desberdinetako musikak osatuko du aurtengo Musika Jaialdia. Zenbait kasutan, gainera, ez da musika soilik izango, antzerkia, dantza… izango ditu osagai. Aurtengoan adin eta gustu  ezberdinetako pertsonentzat aukera zabala eskainiko du jaialdiak. 

30 urtei garo dira Musika Jaialdia antolatzen hasi zirenetik. Urte guzti horietan antolatzaile, parte hartzaile eta bidelagun ugari izan ditu musika jaialdiak, eta horiek guztiak present izan dituzte aurkezpenean. 30 urte horietan, aldatu ere aldatu da Musika Jaialdia, baina bere horretan ere mantendu du herriko musika zaletasuna. 

Gaur egun, herriko zein bisitari askorentzat galdu ezinezko egunak izan ohi dira jaialdikoak. 

Egitaraua

Uztailak 30

20:00etan, Angel Unzuren kontzertua, Komentuan.

Abuztuak 1
20:30ean, San Pedro Abesbatza, Parrokian.

Abuztuak 2
23:00etan, The Soulutions soul-blues taldea, Beheko plazan.

Abuztuak 3
20:00etan, The funamviolistas, Aita Mari aretoan (Sarrerak salgai turismo bulegoan).

Abuztuak 4
20:30ean, Gerardo Rifon organo-jotzailea eta Xabier Andunaga tenorea, Parrokian.

Abuztuak 5
20:00etan, Kukairen Gelajauziak, Odieta pilotalekuan.

Abuztuak 6
20:00etan, Lux in tenebris, musika barrokoa, Komentuan.

Abuztuak 7
20:00etan, Urval Ensemble, Komentuan.

Abuztuak 9
20:00etan, Elena Barbe sopranoa eta Oier Etxaburu pianojolea, Komentuan.

Abuztuak 10
19:00etan, Txarlestrup, haurrentzat ikuskizuna, Torreberrin.
22:30ean, Hitchcock-en Downhill filma Javi Perez de Azpeitiaren musikarekin, Mari kalean.