Bihar jarriko dira 'Bodologuak' antzezlanerako sarrerak salgai

2012/01/10

Antzezlana urtarrilaren 27an izango da Zumaian. Bi saio egingo ditu 20:00etan eta 22:00etan. Sarrerak bihartik aurrera Zumaiako Turismo Bulegoan izango dira salgai.

Urtarrilaren 27an, Bodologuak antzezlana izango da Zumaian. Egun berean, bi emanaldi izango dira, bata 20:00etan, eta bestea, 22:00etan. Sarrerak, bihartik aurrera izango dira Zumaiako Turismo Bulegoan. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago erosi, eta sarrera bakoitzaren prezioa 8,50 eurokoa izango da. Gazte Txartelarekin, berriz, 6 euro balioko du sarrerak.