Bihar, kultur eragileekin bigarren bilera

2011/02/01

Bihar, 19:00etan Kudeatuz programaren bigarren bilera egingo da kultur eragileekin.

'Kultura Zumaian 2020' egitasmoaren bigarren bilera irekia  bihar, hilak 2, 19:00etan izango da udaletxean. Ekimen honi, urtarrilaren 26an egin zen bilera irekiarekin eman zitzaion hasiera, eta biharko bileran jarraipena emango zaio.
 
 Lehen bileraren helburua, prozesuaren aurkezpena egiteaz gain, egungo Zumaiako kultur jardueraren diagnostiko elkarbanatua egitea izan zen.  Diagnosi hori egiteko, kultur mugimenduko ekimen eta alor ezberdinek dituzten ahultasunak eta indarrak identifikatu ziren.
 
Bileraren hasieran, Zumaian dauden kultura eragileei buruz hitz egiten zen; eta, ondoren, egungo kultura ekipamenduen egoera aztertu zuten bileran parte hartu zutenek.
 
Eragileek kezka eta ideia ezberdinak aipatu zituzten, hala nola, koordinazioa hobetzea, eragileen mapa egitea eta sinergiak bultzatzea nahiko lukete hemendik aurrera . Ekipamenduen gaiari dagokionean, berriz, nahiz eta gaia sakon ez aztertu, ekipamendu ugari deudela aipatu zen, eta erabilerari buruz irizpideak markatu behar direla uste dute eragileek.