Bihar, landa-eremuan bizi direnekin bilduko da Udal Gobernua
Udal Gobernuak herritarrekin biltzen segitzen du. Bihar, hilak 9, landa-eremuan bizi diren herritarren txanda izango da. 19:00etatik aurrera, Alondegian elkartuko dira hondakinen arazoaren nondik norakoak ezagutu, eta atez ateko sistemaren inguruko informazioa zabaltzeko. Horretaz gain, herritarren beren kezkak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.



