Bihar, ohiko plenoa izango da
19:00etatik aurrera bilduko da udalbatzarra.
1. Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada: (51 zbkia - 2012.02.23 eta 53 zbkia - 2012.04.17)
2. Ogasuna
2.1. 2/2012 zbkia duen aurrekontu aldaketaren kontu ematea, “kreditu-zabalgarria”
2.2. Zumaia Lantzenentzako bermea ematea onartzea, bidezko bada.
2.3. 2012ko ordenantza fiskalaren, trakzio mekanikoko ibilgailu zergari buruzko ofiziozko berrikusteko espedientearen hasierako onarpena, bidezko bada.
3. Hirigintza
3.1. Zumaiako Basustako B MA1 gunean (b zonaldea) kanping bat ezartzeko egitasmoa onura publikotzat jotzea, bidezko bada.
3.2. Zumaiako basustako MA1 guneko Plan Bereziaren behin-behineko onarpena ematea, bidezko bada.
3.3. Aumaiako arau subsidiarioen laugarren aldaketa 19. h.a.ri dagokionari hasierako onarpena ematea, bidezko bada.
4. Proposamenak
4.1. Bildu udal taldeak aurkeztutakoa eta Aralarrek, eta EJ-PNV bere egin dutena: EJ-ko hezkuntza arloan iragarritako inbertsioei buruzkoa
4.2. Udalaren adierazpena, Bateragune auziaren ebazpenaren aurrean; Bildu udal taldeak aurkeztutakoa
5. Eskari – galderak.



