Bihar Sistema Publikoaren defentsan egingo den Grebarekin bat egiten du Udalak

2012/02/08

Bihar (otsailak 9), 11:00etatik aurrera Udal zerbitzurik ez da eskainiko, Greba dela eta. Lanuztearen ondoren, arratsaldean, Ludotekak eta Turismo Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dituzte ateak,eta Udal Liburutegiek ere 18:00etan hasiko dute beren jarduna.

 

Bihar, otsailak 9, Sistema Publikoaren defentsan, Greba deitua du gehiengo sindikalak sistema publikoan, eta Zumaiako Udaleko langileen gehiengoak eta Udal Gobernuko hautetsiek ere bat egiten dute dei horrekin. Hori horrela, goizeko 11:00etatik aurrera itxita izango dira Udal eraikinak eta ez dira ohiko udal zerbitzuak eskainiko, Udaltzaingoak izan ezik. Beraz, Greba kasuetan egin ohi den bezala, Erregistro Orokorra Udaltzaingoan izango da.

Udal zerbitzurik ez zaie emango herritarrei, baina langileek eskubidea dute lan egin edo ez bakoitzak erabakitzeko.  

Udal Gobernuko zinegotziek Grebak dirauen bitartean ez dute ez bilera, batzar, batzorde… edo bestelakorik egingo. Horrela, bihar 11:00etatik aurrera hitzartuta zituzten betekizun guztiak bertan bera utzi dituzte, eta 12:30etan gehiengo sindikalak hiriburuetan deitu dituzten mobilizazioetan parte hartuko dute. Bide beretik, herritarrei ere dei egiten die mobilizazioetan parte hartzeko.  

Berriro abian

Lanuzteak arratsaldean bukatuko dira, eta Turismo Bulegoak arratsaldeko ohiko ordutegia beteko du (16:00etatik 19:00etara). Ludotekak ere bere ohiko zerbitzua emango du arratsaldean, eta18:00etatik aurrera liburutegiak ere ireki izango dira.