Ordu aldaketa:19:30ean hasiko da txakurren aisialdiko guneak izendatzeko bilera
Bihar, uztailak 10, 19:30ean, Alondegian egingo da txakurren aisialdi guneak zehazteko bilera irekia. Hasiera batean, bilera deialdia 19:00etarako egin bazen ere, 19:30ean hasiko da bilera. Zumaiako Udaleko Osoko Bilkurak 2014ko maiatzaren 29ko ohiko batzarraldian erabaki zuen animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantza onartzea. Ordenantzaren izapidean, hainbat eskaera aurkeztu ziren txakurren aisialdirako guneak izendatzea eskatuz.



